Mikel Ibarluzea Barruetabeña
Diseinatzaile eta argazkilaria.
Kaixo, Mikel naiz eta Bilbon sortu nintzen 1980. urtean.
Hamahiru urtez Laudioko Grafik estudioan lan egin ondoren nire argazkigintza proiektua abiaraztea erabaki nuen 2020an, mib.eus︎︎︎. Argazkigintzan espezializatu naizen arren oraindik ere ibiltzen naiz diseinu lanetan. Nire argazki batzuk divisare︎︎︎, Archdaily︎︎︎, Metalocus︎︎︎, Archello︎︎︎, Dezeen︎︎︎, baumeister.de︎︎︎, Arquitectura Viva︎︎︎ edo Bauwelt︎︎︎ argitalpen espezializatuetan agertu dira.
Eibarren Ingeniaritza ikasi ondoren Industri Diseinu Masterra egin nuen Coventryn, Erresuma Batuan, Dz Diseinu Zentruaren bekarekin.
Gaur egungo diseinu tresnak erabiltzen trebatuta nago, baina, urte guzti hauetan disenuaren hainbat arlo ezberdinetan jardun ondoren, nire dohairik onenak ikasteko ahalmena eta egoera berrietara egokitzea direla esango nuke eta ez diet erronka tekniko zein artistiko berriei beldurrik.
Hemen ikus dezakezu nire curriculum osoa ︎CV
Jarraian parte hartu dudan proiektu batzuk ikus ditzakezu:
1
EHAEO/COAVN
2019. urteko Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren sarietarako euskarrien eta argitalpenaren diseinu proposamena, behark arkitektura estudioarekin batera.2
NURA BILBAO
Bilboko Nura jatetxearen marka irudi berria.3
BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA
2012 eta 2017 urteen artean Bilboko Arte Ederren Museoaren euskarri grafikoen arduradun izan nintzen, Grafikek 2001ean sortutako marka irudi grafikoa garatu eta ezarriz.4
LAUDIOGROUP
Aiaraldeko industria garapenerako enpresa taldearen euskarri grafikoak eta webgunea ︎WEBGUNEA︎︎︎


5


6
ERRIA
Iratzar Fundazioak argitaratzen duen Erria aldizkariaren maketazioa eta diseinua. ︎HEMEN DENAK︎︎︎


7
UGAO HORTZ KLINIKA
Ugao Hortz Klinikaren irudia, proposamena.
8
EVA BURTON
Risografiak bitxigile garaikide batentzat.



9
ITURRIZA FARMAZIA
Iturriza Farmaziaren marka irudia.


10
mib.eus
Nire argazkigintza proiekturako irudia.




Eskerrik asko.
Gracias.
Thank you.
Gracias.
Thank you.

︎ mikel@mib.eus · 695780027 · @mikelibarluzea