WIP︎︎︎Autofikzioa Autofiction Autoficción

Atarikoa Prelude Preludio

Erakusketa Txindurri Iturri sagardotegian egongo da ikusgai maiatzaren 15etik aurrera. ︎︎︎HEMEN

2020ko abenduan, Donostiako Tabakaleran, Jon Cazenaveren gidaritzapean eta beste lau kideren konplizitatearekin garatutako ariketa izan zen «Irudia (bide) izan».

Alde batetik, ariketa hau egin zen garaian nire etxea izan zen Txindurri-Iturri sagardotegian batutako sutako egur erre baten eraldaketa prozesua jasotzen duten argazkiak eta, bestetik, bertatik Donostiara egindako bidaietan sortutako irudiak erabiliz eraikitako artefaktu amaigabea da lan hau.

Aldaketa garai batean egiten den bidearen irudia izan nahi du obra honek; haustura, iluntasun eta argitasunetan zehar egindako bidea, hain zuzen.

Paperezko objetu zabalgarria da, moldagarria eta hainbat ikuspegi eskeintzen dituena. Ez da soilik era lineal eta jarraian «irakurtzen», hiru dimentsioak hartu ditzake ikuslearen esku-hartzearen arabera.




2020ko abenduan sortutako maketa manipulatzen grabatutako bideoa.








Erakusketa Exhibition Exposición

Maketa eta bideoaren ondoren, lan hau garatzen joan da. Paperezko objetua berregituratu eta erakusketa eran ere gauzatu da. Artefaktu ukigarria izateaz gain eskala handitu eta irudiak banatuz espazioan ere zabaldu da, hainbat tamainatako elementu grafikotan eraldatuz, hormak hartuz, lehen aipatutako jarraitasun kronologiko eta espazial ezaren ideian sakonduz. 

Erakusketa Txindurri Iturri sagardotegian egongo da ikusgai maiatzaren 15etik aurrera. ︎︎︎HEMEN

«Irudia (bide) izan» atarikoa dela esan daiteke. Garatzen ari den Autofikzioaren atarikoa.












© 2023
︎    ︎    ︎